BAZKIDE ERABILTZAILEAK
BAZKIDE ERABILTZAILEAK BASO-JABEAK DIRA.
Lehendabiziko urtean jabearen lurrak inbentariatzen dira eta Zuk.Tantai aplikaziora batzen dira. Momentu horretatik aurrera, baso-jabeak Tantaiko talde teknikoaren laguntza eta babesa jasotzen du, hala-nola, aholkularitza, lanak egiteko langile kualifikatuen zerbitzua, dirulaguntzen eta betekizun burokratikoen tramitazioa, etab.
Bazkidetze momentuan 60 euroko nahiataezko ekarpena egin beharra dago.
Bazkidetza urtero berritzen da, kontratu bidez, beraz, jabeak urtero erabaki dezake kooperatiban jarraitu edo ez. Urtero kuota 60 euroko da.
Erabaki eskumenaren %50a dute.
Bazkide erabiltzaileek beraien lurrak kudeatzeko gidaritza teknikoa urteko ziklo baten jasotzen dute..
Ziklo hau udaberritik udaberrira ematen da. Udaberrian bazkide langileek egin beharreko lanen proposamena helarazten dute. Bazkide erabiltzaileek lanak Tantairen bidez egitea, baraiek egitea edo ez egitea erabaki dezakete. Urtean zehar burutzen dira lanak, adostutako baldintzetan. Egon daitezkeen bestelako diru sarrerak ere kudeatzen dira, ur eta karbono kredituak, ikerketak… eta dirulaguntzak. Amaitzeko urteko sarrera eta irteera ekonomikoen azterketa egiten da.
1. HASIERAKO EBALUAKETA
Baso sailen egoerari buruzko txostena
2. BURUTU DAITEZKEEN LANEN PROPOSAMENA
3. ADOSTUTAKO LANAK BURUTU
Udaberria
4. ADOSTUTAKO LANAK BURUTU
Fakturazioa / Ordainketak / Dirulanguntak
5. ADOSTUTAKO LANAK BURUTU
CO2 kredituak / ekosistema ikerketa proiektuak
6. URTEKO EBALUAZIOA

KUDEAKETA BATERATUA
Tantaiko bazkide langileen gidaritza teknikoaren bitartez, bazkide erabiltzaileen basoen kudeaketa modu bateratuan gauzatzen da.
Zer suposatzen du kudeaketa modu bateratuak?
Bakoitzak bere gastu, inbertsio eta irabaziak modu indibidualean kudeatzen dituela, ohi bezala, baina salmentak, lanak eta gainontzeko ekintzak. “lote” handietan eta zonaldeka bateratzeko eta koordinatzeko aukera daukagula. Honek abantaila asko eskaintzen dizkigu, gidaritza tekniko profesional bat edukitzeaz gain. Lanen antolaketa eta efizientzia nabarmen hobetzen da, eta,egin beharreko lanen eta inbertsioen kostua murrizten laguntzen digu. Kudeaketa bateratuak gure produktuen merkaturatzea errazten du, eta bestelako diru sarrerak eskuratzeko aukerak indartzen ditu, besteak beste CO2 xurgapen kredituak edo uraren zikloaren hobekuntzari loturiko obariak.

LIHER LARREA - TANTAIKO BAZKIDE ERABILTZAILEA
ZUK.TANTAI.EUS
Zuk.Tantai, Tantai Baso Jabe Kooperatibaren basoen kudeaketan laguntzeko tresna da, informazio eguneratua eskaintzen die Tantai kooperatibako bazkide erabiltzaile eta langileei, zuk.tantai.eus web gunera joan eta deskargatu aplikazioa.
BAZKIDE LAGUNTZAILEAK
Tantai Baso Jabe Kooperatiban gure egiten dugu Debagoiena 2030 ekimenaren kutsu integrala.
Horretarako, eragile pribatu eta publikoak behar ditugu bidelagun; pertsonak eta enpresak, elkarteak eta erakundeak, proiektua bideragarria izan dadin. Haien ekarpen ekonomikoari esker, proiektuaren bultzatzaile dira.
Bazkide laguntzaileak bi motatakoak izan daitezke, norbanakoak edo taldeak (enpresak, Udaletxeak, elkarteak, etab.).
Lehendabizikoek urtean 60 euroko gutxieneko ekarpena egiten dute, eta bigarrenek 1.000 eurokoa. Oinarri horretatik gora, bakoitzak erabakitzen du ekarpenaren zenbatekoa zein izango den.
Erabaki eskumenaren %15a dute.
BAZKIDE LANGILEAK
Tantai Baso Jabe kooperatibako langileak dira.
Haiek arduratzen dira, besteak beste, Tantaiko lurren kudeaketa eta koordinazioaz, aholkularitzaz, baso-lanak egiteaz, eta, oro har, bazkide erabiltzaileen lurrak zaintzeaz. Honez gain, Tantairen bideragarritasuna eta hazkundea posible egiten duten gainontzeko lanetaz ere arduratzen dira, hala-nola, administrazio lanak, ikerketak eta garapen proiektuak, etab.
Bazkide langileek 60 euroko hasierako kapital ekarpena egiten dute, eta ez dute kuotarik ordaintzen.
Erabaki eskumenaren %35a dute.

MARKEL ARRIOLABENGOA
BASO
INGENIARIA

AITOR KORTABARRIA
BASO
INGENIARIA

IÑAKI ETXEBESTE
BASO KUDEAKETAN
DOKTOREA

INES LATORRE
BASO
INGENIARIA

XANTI RUIZ DE GALARRETA
BASO
TEKNIKARIA

MIKEL BRAVO
KOMUNIKAZIO
ARDURADUNA