
Kudeaketa planak egiteaz, dirulaguntzak tramitatzeaz eta baso-lanak koordinatzeaz arduratuko den pertsona baten bila gabiltza.
Tantai Baso Jabe Kooperatiba komunitate sendoa eratzen ari da eta eskaera guztiei erantzuteko lankide berri baten beharra dugu.
Esan bezala, batuko den pertsonak hiru zeregin nagusi izango ditu, eta horietaz aparte bestelako lanak ere egin beharko ditu, hala nola seinamalmenduak edo proiektuen idazketa.
Lan hauek egiteko pertsona proaktiboa, arduratsua eta dinamikoa behar dugu, Tantaiko oinarri etikoekin bat datorrena. Besteak beste, funtsezkoak dira guretzat euskara ulertzea, Tantairen basogintza ereduarekin bat egitea eta talde dinamikak zaindu eta hobetzeko jarrera izatea.
40 orduko lanaldia eskaintzen dugu, 6 hilabeteko frogaldi-kontratu batekin eta bazkidetzeko helburuarekin. Kontratua irailean hasiko da.
Esandakoa interesgarri bazaizu eta lantaldera batzeko gogoz bazaude bidali iezaguzu zure kurrikuluma info@tantai.eus helbidera. Kurrikuluma bidaltzeko azken eguna ekainaren 30a.
Interesdunen artean aukeraketa bat egingo dugu lehenik eta, ondoren, elkarrizketak egingo ditugu zenbaitekin.
Honako ezaugarri hauek baloratuko ditugu:
· Baso edo mendi ingeniaritza.
· Esperientzia Etenik Gabeko Estaldura mantentzen duen basogintza ereduan eta, oro har, basogintzan.
· R zein antzerako programak erabiltzen jakitea.
· Esperientzia kudeaketa planen eta dirulaguntzen tramitazioan.
· Tantaiko oinarriekin bat egitea.
· Euskara maila ona.
Bestalde, nahitaezkotzat jotzen dugu:
· QGIS edo antzeko softwareak ondo menperatzea.
· Gidabaimena.
· Basogintzaren inguruko ezagutza.